Gure Esku Dago

“Apuntatu gara, eta familia guztia joango gara”

Jone Guenetxea 2018ko eka. 8a, 10:30

Orain lau urte Gure Esku Dago dinamikak antolatutako giza katean Iñaki Gorritxategi izan zen Landako Gunean ekimena hasi zuena. 1937ko martxoaren 31ko Durangoko bonbardaketaren lekukoa izan zen Gorritxategi, eta horregatik aukeratu zuten giza katea zabaltzeko.

Orain lau urteko eguna zelan gogoratzen duzu?
Emozio handiko eguna izan zen. Gainera, herri guztian izandako erantzuna ikustea handia izan zen. Gure familiatik denok joan ginen.  Egun ikusgarria izan zen. Giza kateari hasiera ematea proposatu zidatenean zalantza izan nuen, baina azaldu zidaten bonbardaketaren lekuko legez aukeratu nindutela eta baiezkoa eman nuen.

Domeka honetan parte hartuko duzu?
Bai, jakina. Apuntatu gara, eta familia guztia joango gara. Bartzelonan dagoen ilobak ere deitu dit badatorrela esateko. Zapiak jasota ditut, eta dena prest dugu. Joateko pozik gaude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!