Iurreta gaztetxoen herri arteko txapelketako irabazteko hautagaien artean dago

Joseba Derteano 2018ko eka. 7a, 13:28

Lehian ibiliko diren sei herrietatik Durangaldeko bakarra da. Txapelketako partidu denak Zaldibarko pilotalekuan jokatuko dituzte.

Lehenengo kanporaketak bariku honetan, 18:00etan, izango dira. Iurreta Sopelaren aurka ariko da eta Ortuella Zeanuriren kontra.

Finalerdiak ekainaren 15ean izango dira ordu eta toki berdinean. Markinak Iurreta-Sopela partiduko irabazlearen kontra jokatuko du. Beste kanporaketatik sailkatzen denak Galdakao du zain. Azkenik, bi herririk onenek ekainaren 22an jokatuko dute finala Zaldibarren.

Gaztetxoen Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketa kimuen mailan eta haur-kategorian jokatzen da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!