Berton Bertokoako kideak legebiltzarrera joango dira bihar, euren eskaerak aurkeztera

Markel Onaindia 2018ko mai. 16a, 09:41

Eusko Legebiltzarrean jangelen ereduari buruzko eztabaida mahaia dago martxan, eta bertan parte hartzeko aukera edukiko dute Durangaldean bertakoa eta sasoikoa jatearen alde lanean dabiltzan taldekoek.

Azaldu dutenez, hiru eskari plazaratuko dituzte batzorde berezian. Lehena, legea aldatzea, eskola publiko bakoitzak bere eredua erabakitzeko aukera izan dezan. Bigarrena, Atxondo, Zabalarra (Durango) eta Zaldibarko eskoletan eta Iurretako Orobiogoitia institutuan sukaldea ipintzea "ahal bait arinen". Hirugarrena, Durangaldeko ikastetxe publikoetan bertakoa eta sasoikoa kozinatu ahal izateko pausoak eman ditzala jaurlaritzak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!