2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaia publiko egin zuten atzo. Akusatuak sexu abusu delituagatik zigortu ditu auzitegiak, eta ez sexu erasoagatik. Urruntze agindua ere ezarri diete, eta 50.000 euroko kalte-ordain bana. Akusazioak 22 urte eskatzen zituen, eta defentsak ostera, absoluzioa.