2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaia publiko egin dute gaur eguerdian. Akusatuak sexu abusu delituagatik zigortu ditu auzitegiak, eta ez sexu erasoagatik. Urruntze agindua ere ezarri diete, eta 50.000 euroko kalte-ordain bana. Akusazioak 22 urte eskatzen zituen, eta defentsak ostera, absoluzioa.
Gasteizen berriz, gizonezko batek bi emakume erail zituen labankadaz joan zen astean. Erasotzailearen bikotekide ohia eta haren ama izan ziren hildakoak; 43 urteko andre bat eta 69 urteko beste bat. Ertzaintzak atxilotu egin zuen 46 urteko gizonezkoa, etxebizitzari su eman eta leihotik salto egin ondoren.
Bestalde, Durangoko Udaleko Berdintasun Sailak Iruñeko erasoaren egileei ezarritako zigorra gaitzetsi du sare sozialen bidez.