Autobusa antolatu dute Durango-Elorrio errugbi taldeko gazteak animatzera joateko

Joseba Derteano 2018ko api. 25a, 16:30
Durango-Elorrio taldeko jokalariak.

Zapatuan Euskal Ligako finala jokatuko dute Zarautzen.

Durangoko Rugby Tabernan egin daiteke izen-ematea (5 euro). Autobusak zapatuan, 10:00etan, irtengo du Landakoko geralekutik, Botafumeiro aurrean.

Durango-Elorrioren eta Zarautzen arteko finala 11:00etan hasiko da Zarauzko Asti errugbi zelaian. Irabazten duena Espainiako txapelketa jokatzeko ere sailkatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!