Pediatria zerbitzuagatik dagoen kezkaren berri emango du Elkarrekin Podemosek legebiltzarrean

Markel Onaindia 2018ko api. 13a, 09:38

3.600 sinaduratik gora batu change.org atarian ditu Durangaldean 24 orduko pediatria zerbitzua ezartzea eskatzeko kanpainak. Udalean Herriaren Eskubideak egin bezala, hainbat gurasoek duten kezka legebiltzarrera eramango du gaur Elkarrekin Podemos alderdiak.

Juan Luis Uria Serrano parlamentariak Jon Darpon osasun sailburuari hainbat galdera egingo dizkio gaurko deituta dagoen batzordean. Antza denez, Durangaldeko egoera eta orokorrean Osakidetzakoa hobetzeko konpromisoa hartu zuen sailak, eta hori garatzeko txostena egina ote dagoen galdetuko dio Uriak Darponi, besteak beste. 

Erlazionatuak

24 orduko pediatriaren bila

Markel Onaindia 2018 mar 19 Durangaldea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!