24 orduko pediatriaren bila

Markel Onaindia 2018ko mar. 19a, 16:00

Durangon larrialdietako pediatria ipintzea eskatu izan dute hainbat gurasok sare sozialen bidez, eta eskari hori udaletxera eramango du bihar Herriaren Eskubidea alderdiak. Mozioaren helburua, udalaren izenean gurasoen nahia Osakidetzari helaraztea da.

Gaur egun 08:00etatik 15:00etarako pediatria zerbitzua dago Durangon, larrialdi kasuetarako 17:00ak arte luzatzen dena. Herriaren Eskubideak dio zerbitzu hori egun osoan egon beharko litzatekela, Gurutzeta edo Basurtora arte joan beharra eduki barik. "40 kilometro dira, kasu askotan oso luzeak egiten direnak. Denbora hori umeen arretarako oso garrantzitsua izan ahal dela uste dugu". esan dute oharrean. Gainera, Durangoko zerbitzuak eskualderako balioko lukela uste dute alderdikoek. 

Mozioaren sustatzaileek lurralde gestiagaz lotu dute gaia eta horixe kritikatu dute. "Bilbozentrismoaren politiken eraginez ahaztutako zonalde bat izaten segitzen dugu, A-8agaz eta garraio publikoagaz ere erakusten den bezala". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!