Zein enpresa mota sortu duzu?
Poltsak eta motxilak diseinatzen ditut, Gora Kat markagaz. Diseinatzaile eta artisaua naiz. Legalki iaz jarri nuen enpresa martxan, baina, estraofizialki, bi urte daramatzat honetan.
Zerk ematen dizu poztasunik handiena ofizio honetan?
Kalean nire sorkuntzak ikustea; jendeak Gora Kat bat erosi gura duela entzutea; edo norbaitek Euskal Herrian barrena nire motxilak eta poltsak ikusi dituela esatea: Gasteizen, Iruñean, Donostian, Bilbon zein beste hainbat txokotan. Markak indarra hartu duela ikusten ari naiz. Horrek esan gura du nire marka ezagutarazten ari garela, merkatuan nabarmentzen ari dela, eta horrek harro sentiarazten nau.
Enpresa sortzerakoan, zer izan da zailena?
Dirua. Dena da dirua, ordaindu behar diren kuotak. Autonomo izateagatik kuota ikaragarri bat ordaindu behar da, hasieran bonifikazioak izan arren. Martxan hasi gura dugunok ordaindu behar duguna itzela da. Portugalen, adibidez, ez dute kuotarik ordaintzen.
Proiektuak badu hazteko aukerarik?
Momentuz, osagarriekin nabil lanean: poltsak, karteratxoak, zigarro-kaxak... Arropagaz hastea gustatuko litzaidake, baina, pausoz pauso.
Behargintzako aholkulariek hasierako fasean lagundu dizute?
Teknikariak asko lagundu dit. Edozein zalantza entzuteko prest egon da beti, eta oraindik ere zerbait galdetu gura izanez gero, erantzungo lidakeela uste dut.