Martxoak 8

VI. Bizikleta Martxa Feministan parte hartzeko deia egin dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 2a, 13:43

Hilaren 10ean, Zaldibarren hasi eta Elorrion amaituko da Durangaldeko emakume ‘trans-bollerentzako’ VI. Bizikleta Martxa Feminista. Aurten ibilbide desberdina izango du. Zaldibarretik irten ostean, Berriztik Matienara joango dira, eta handik Iurretara, Durangora eta Abadiñora. Atxondotik pasatu eta gero, Elorrion bukatuko dute.

Ondoren, Elorrioko Gaztetxean bazkaltzeko batuko dira. Bazkariaren ostean, Drum Kopters eta Garbiketa Txanda taldeek kontzertuak joko dituzte.

Bestalde, bazkarirako tiketak Intxaurren (Durango), Portalekuan (Elorrio), Guzurren (Berriz) eta Abarketeruenan (Abadiñon) daudela salgai jakitera eman dute. Bazkarirako tiketak erosteko azken eguna martxoaren 6an izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!