Jon Pertika euskal dantzen bultzatzailea hil da, gaur. 2017ko ekainean Pertikari Teila saria eman zion Gerediaga elkarteak Durangaldeko dantzak ezagutarazten egindako lan eskergaren errekonozimendu legez. Gerediagako baselizan omenaldi hunkigarria egin zioten bilbotarrari. Publikoan zeuden senitartekoek emozio handiz ikusi zuten zazpi urteko iloba aitonari banangoa dantzatzen. Omenaldi hartan ANBOTOk bilbotarra elkarrizketatu zuen.