Athleticeko jokalari eta zaleak esperientzia eder batekin itzuli dira Tarragonatik

Anboto 2018ko urt. 21a, 17:25

Genuine Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute Tarragonan (Katalunia). Durangaldeko hainbat jokalari ibili dira tartean (Bideoa: TVAthleticClub)

Atzo partidu bi jokatu zituzten. Kordobaren kontra 2-2 berdindu eta Osasunaren aurka 1-3 galdu zuten. Gaurko hirugarren eta azken partiduan gehiago izan da Huesca: 0-3. Beste esperientzia eder bat bizi izan dutela eta oso pozik daudela azaldu dute bertaratu dira Athletic zale eta jokalariek.

Athletic zaleak Tarragonan:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!