Loizate eta Bereziartua durangarrak nagusitu dira Ezkioko mendi lasterketa mistoan

Joseba Derteano 2017ko aza. 27a, 17:06

Ezkioko lasterketako podiuma. (Argazkia: Arkaitz Apalategi-Goierriko Hitza)

Garazi Sampedro eta Jon Aranburu atxondarrek bigarren tokian amaitu dute.

Irene Loizate eta Paul Bereziartua orduerditik (5.8 km) jaistea lortu duten korrikalari bakarrak izan dira: 29.44. Minutu bateko aldea atera diete Garazi Sampedrori eta Jon Aranbururi. Jone Aizpurua eta Gorka Garitaonandia durangarrak zazpigarren sailkatu dira: 32.57.

Orain asteburu bi Errezilen izandako proban ere emaitza bikainak lortu zituzten Durangaldeko korrikalariek. Lau probek osatzen duten zirkuitua amaitzeko hitzordu bakarra falta da: Abenduaren 3an Zarautzen lehiatuko dena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!