Euskaltzaleak aktibatzeko, Euskaraldia abiatuko da Durangon abenduaren 1ean

Anboto 2017ko aza. 24a, 10:50

Euskaraz dakitenen eta ulertzen duten aktibazioa oinarri duen proiektuaren aurkezpena Karrika taldearen laguntzagaz egingo dute, 19:30ean, Andra Marian, abenduaren 1ean.

Euskaraldia, euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanean hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ekimena aurkeztu zuten atzo Bilbon.

Durangon ekimenagaz bat egiteko lehenengo hazia jarriko dute. Gainerako herrietan ere proiektuaren aldeko konpromisoa agertu dute. “Urte osoko lana egin beharko da egitasmoaren berri zabaltzeko, formakuntza jasotzeko, girotzeko, eragileekin biltzeko… Lan hori egiteko, 2018 hasieran herri batzorde bat sortzea da asmoa”, azaldu du Maite Berriozabal Berbaroko arduradunak.

Taldea sortu aurretik, lehen pausoa datorren barikuan, abenduaren 1ean, egingo dute. Andra Mariko elizpean, 19:30ean, 11 egun euskaraz zer izango den azalduko dute Karrika antzerki taldekoen laguntzagaz. Ekimenean figura bi izango dira. Alde batetik, euskaraz berba egiteko gai diren ahobiziak, eta, bestetik, berba egiteko gai ez diren arren euskara ulertzen duten belarriprest-ak. Erronkagaz bat egin gura duten durangarrek Ahobizi edo Belarriprest izatea aukeratuko dute, eta, hamaika egunez, figura horien txapa eramango dute soinean, herriko harremanetan denek jakin dezaten zer konpromiso hartu duten. 

 

EGITARAUA

DURANGO
Abenduaren 1ean:
• 19:30ean, Andra Marian, Euskaraldia aurkezpena

ABADIÑO
Abenduaren 3an:
• 10:30ean, bizikleta martxa
• 12:00etan, postal lehiaketako sariak
• 16:00etan, zinema
• 17:30ean, tailerrak

ATXONDO
Abenduaren 1ean:
• Liburutegian Pello Añorga kontalaria

BERRIZ
Abenduaren 2an:
• 16:30ean eta 18:30ean ‘Ene kantak’ ikuskizuna
• Abenduaren 3an:
• 12:30ean bertso saioa

ELORRIO
Abenduaren 2an:
• 18:00etan, Gaztetxean, ‘Musika eta hizkuntza aktibazioa’ solasaldia.  Ondoren, Paddy Rekalderen errezitaldia.
Abenduaren 3an:
• 12:00etan: Herri lasterketa. Ebalixu.

MALLABIA
Abenduaren 1ean:
• 16:15ean, berbaldia eskolan
Abenduaren 3an:
• Sei film labur eskainiko dituzte panel elektronikoan

OTXANDIO
Abenduaren 2an:
• 09:00etan, eskola apainduko dute. Jarraina, 'Ahoa bizi, belarria prest' abestiaren koreografia.
• 11:00etan, bertso prestatuak abestuko dituzte.
• 11:30etan, herri kirolak.
• 14:30ean, 2-9 urte artekoek elkarri olerkiak eta txisteak kontatuko dizkiete. Ostean, 3. mailakoek ipuinak kontatuko dizkiete umetxoei.

ZALDIBAR
Abenduaren 2an:
• 18:30ean, Go!azen jaialdia eskolako pilotalekuan
• 19:00 - 22:00, Kantu poteoa Joxe Mendizabalekin.

Abenduaren 3an:
• 17:00ean, 'Kalean otso etxean uso' antzezlana.

ZORNOTZA
Abenduaren 3an,
Nañonek prestatuta:
• 11:00etan, umeentzako jolasak eta kirolak Zelaietan parkean.
• 13:00etan, Erdizka Lauetan taldea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!