Zortzi abestik osatzen dute lana, eta bertan, estilo ezberdinetako kantuak daude, beti ere, rantxera doinuen baitan. Beraien berbetan, "abesti batzuk lasaiagoak dira eta besteak saltseroagoak". Diskoa Durangoko Pott Produkzioak estudioan grabatu dute, Gorka Bidaurrazaga "Potti"-ren agindupean; masterizazioa Jonan Ordorikak egin du. Bestalde, diseinuaz Gaizka Pagonabarraga arduratu da.
Taldea 2016an jaio zen, eta Arrasateko San Juanetan egin zuen debuta. Zuzenekoetan, beraien abestiez gainera "betiko klasikoak" ere jotzen dituzte, beraien ikutua emanda. Diskoa aurkezteko kontzertu bira eskainiko dute.