Aitor Mimenzak bigarren urtez jarraian irabazi du Ondarru-Lekitto proba

Joseba Derteano 2017ko ira. 26a, 12:29

Aitor Mimenza eta Ekaitz Kortazar podiumaren erdian. (Argazkia: Facebook: Lekeitioko udala)

Durango Kirol Taldean kidea duen Ekaitz Kortazar sailkatu da bigarren.

Aitor Mimenza elorriarrak irabazi du aurten ere Ondarru-Lekitto 16 kilometroko lasterketa. Zapatuan, herri biak lotzen zituen ibilbidea 52.41-eko denboran osatu zituen. Ekaitz Kortazar durangarra minutu bat ingurura helmugaratu zen: 53.43. Emakumeetan Nerea Arregi arrasatearra izan zen azkarrena: 1.03.24. Probak 196 parte-hartzaile izan zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!