Eustrak-Euskadi taldea Bartzelonako nazioarteko lasterketan izan da asteburuan eta Durangaldeko txirrindulariek postu bikainak lortu dituzte. Illart Zuazubiskarrek bigarren postu bi eskuratu ditu puntuaketa eta scratch probetan. Ziortza Isasi, berriz, seigarren sailkatu zen puntuaketan eta zazpigarren scratchean.
Bestalde, beraien taldekide Irene Usabiagak eta Ana Usabiagak puntuaketan bigarren postu bat, eta scratchean hirugarren bat eskuratu zituzten, hurrenez hurren.