"Sentimendu askogaz" betetako beste uda bat

Markel Onaindia 2017ko abu. 30a, 11:30

Guztira 38 ume saharar egon dira Durangaldean, familietan eta udalekuetan banatuta. Familietara 8 ume etorri dira Rio de Ororen eskutik, eta beste 5 ume Elorrioko Lajwad elkartearen bidez. Gainera, Rio de Oroko kideek aniztasun funtzionala duten 9 ume jaso dituzte Izurtzako kanpamenduan, eta Hamadako Izarrak taldekoek 16 Atxondon. Durangaldea erreferente da Sahararekiko elkartasunean. 

Rio de Oroko udalekua "bikain" joan dela dio  Mikel Del Arcok. "Beste urte bat guztia perfektu egon dena, bai umeen bai hezitzaileen aldetik". 90 bat boluntario egon dira. Medikuei egindako bisitetan ikusmeneko eta esofagoko arazo batzuk konpondu dituztelako pozik agertu da.

Atxondora ekarritako umeek azken urtea dute programan, eta horregatik, "sentimendu askogaz" betetako edizioa izan dela esan du Garazi Etxebarriak. Gainera, osasun azterketa ugari egin dituzte. Hezitzaile eta laguntzaileen lana eskertu du. Datorren urtean beste ume talde bategaz hasiko dira lanean. "200.000 bat saharar errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dira, eta egoera gogor horrek ezin du horrela jarraitu".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!