37 ume saharar Durangaldera etorri dira, familia eta boluntarioekin uda pasatzera

Markel Onaindia 2017ko eka. 25a, 21:41

Asteburuan zehar heldu dira ume sahararrak Loiuko aireportura. Rio de Oro, Lajwad eta Hamadako Izarrak elkarteek sustatuta, dozenaka familia eta boluntarioren ekarpenari esker daude hemen, Tindufeko (Aljera) errefuxiatuen kanpamenduetako berotik irteteko. 9 dira aniztasun funtzionala edo desgaitasunen bat dutenak.

Batzuek harrera familien etxetan pasako dute uda, eta beste batzuek Rio de Orok (Izurtzan) eta Hamadako Izarrak taldeak (Atxondon) egingo dituzten kanpamenduetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!