anboto.org

Emakumeen Bira gaur hasiko da Iurretan

  Kirolak  Durangaldea

Lasterketa 16:00etan abiatuko da eta txirrindulariek eskualdeko hainbat herri zeharkatuko dituzte.

Emakumeen Birako lehenengo etapak 50 kilometro ditu eta aurtengo laburrena da. Hasi eta berehala Abadiñotik igaroko dira, 16:05 inguruan. Handik Apata (16:13) eta Elorriora (16:27) joango dira. Miotatik Berrizerako (16:36) bidea egingo dute ondoren. N-634 errepidean sartuta Zornotzara arte helduko dira (16:59) Iurretara itzuli aurretik. Etapa 17:14 inguruan amaituko dela aurreikusi dute antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa