Emakumeen Birako lehenengo etapak 50 kilometro ditu eta aurtengo laburrena da. Hasi eta berehala Abadiñotik igaroko dira, 16:05 inguruan. Handik Apata (16:13) eta Elorriora (16:27) joango dira. Miotatik Berrizerako (16:36) bidea egingo dute ondoren. N-634 errepidean sartuta Zornotzara arte helduko dira (16:59) Iurretara itzuli aurretik. Etapa 17:14 inguruan amaituko dela aurreikusi dute antolatzaileek.