Tarifikazio berriaren kontra trenak gelditu dituzte Berriz eta Zaldibarren

Anboto 2017ko api. 7a, 12:07

Berriz eta Zaldibarko herritarrek tarifikazio eta zonifikazio berrien kontra protestan jarraitzen dute.

Berriz eta Zaldibarko herritarrek tarifikazio eta zonifikazio berrien inguruan protestak egiten jarraitzen dute. Atzo, arratsaldean, Berrizen eta Zaldibarren bi aldiz gelditu zituzten trenak, ateak ostopatuz. Bi herrietan, hamar minutu inguruko protestak egin zituzten hainbat herritarrek. Horrez gain, trenean Durangora joan eta bertan ere protestak egin zituzten.

Protesta hauez gain, martitzenean Berrizko eta Zaldibarko udalek ondorengoa erabaki zuten: Arartekora zuzentzea beraien egoeraren berri emateko eta kontsumitzaile bulegora jotzea. Bestalde, tarifikazio berriaren erabakia bertan behera uzten aleginduko direla jakitera eman du Orland Isoird Berrizko alkateak.  Horrez gain, herritarrek eskatzen duten bitartean protestan jarrituko dutela eta apirilaren 18ko astean garraio zuzendariagaz batzartuko direla gaineratu du Isoirdek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!