Azkorbebeitia eta Ariznabarretak bosgarrenez irabazi dute Sara Korrika lasterketa

Markel Onaindia 2017ko mar. 26a, 15:44

640 parte-hartzaileren artean onenak izan dira abadiñarra eta durangarra. 22 kilometroko proba izan da.

Giro bikaina eta eguraldi eguzkitsua lagun zutela garatu da lasterketa. Nesken atalean Maria Zorroza eta Darah Dinclaux geratu dira podiumeko hurrengo postuetan; mutiletan Beñat Marbissolle eta Beñat Katarain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!