Kurduei elkartasuna erakusteko deialdia egin dute

Anboto 2016ko abe. 14a, 16:32

Kurdistanen aldeko manifestazioa hartuko du zapatuan Bilbok. 12:30ean aterako da Plaza Eliptikotik, eta Arriagan amaituko da. Otxandio eta Durangoko zenbait lagun Kurdistanen egon ziren udaberrian, eta hain zuzen ere, eurek izan dira manifestazioaren sustatzaileak. Hainbat alderdi eta gizarte eragilek egin dute bat.

Turkia, Siria, Iran eta Irakeko mugen barruan kokatzen da Kurdistan. Urte luzetako borrokan dihardute, eta azkenaldian eremu bi egin dira ezagun: Rojavakoa (Siria) eta Bakur (Turkia). Rojavan Estatu Islamikoa garaitzea lortu duten bitartean, Bakurren –eta dagoeneko Turkia osoan– errepresioa jasaten ari dira Turkiar gobernuaren partetik. Azken astean bertan HDP alderdiko 200 kide atxilotu dituzte, adibidez.
Kurduei elkartasuna erakusteaz aparte, Europar Batasunak Turkiagaz duen harremana ere salatuko dute manifestazioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!