Aitor Ajuria bigarren junior mailako Zegama-Aizkorrin

Anboto 2016ko mai. 24a, 16:21

Hirugarren urtez jarraian bigarren postuarekin konformatu behar izan da lasterkari otxandiarra.

1998ko Aitor Ajuria otxandiarrak bigarren amaitu du Zegama-Aizkorri Junior Trail  mailako lasterketa. Junior mailan aritzeko aukera izan duen azken urte honetan, aurreko bi edizioetan gertatu zen bezala bigarren postuarekin konformatu behar izan da.

Hasieratik, Daniel Osanzek tarte handia zabaldu zuen igoerako tartean, minutu erditik gorako alde bat zabalduz. Bere atzetik Ajuria eta Morales zihoazen. Beherakoan Aitor Ajuriak erasoa jo eta Osanzen bila abiatu zen, bigarren postuan helmugaratuz 7 segundora. Beherako tartean "sentsazio hobeak" aurkitu zituela adierazi du lasterkari otxandiarrak.

Bestalde, aurten Euskal Herriko gazte mailako deialdian sartu da Aitor Ajuria. "Uda honetan Espainiako Kopako lasterketa batzuk eta Espainiako txapelketa lehiatzeko aukera izango dut", adierazi du Ajuriak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!