Mikel Garmendiaren oroimenezko Axari Trail mendi lasterketa jokatu zuten atzo. Proba laburrean (16.4 km) Durangaldeko korrikalariak izan ziren protagonista. Idiazabalen hasi eta Aralar zein Aizkorri-Aratz parke naturalen arteko mendietan garatzen den lasterkerta Aitor Ajuria otxandiarrak irabazi zuen (1.14.44). Minutu bi gehiago (1.16.45) erabili zituen Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrak eta podiumeko bigarren koxka beretzako izan zen. Biek junior mailan parte hartu zuten. Maila horretan Euskal Herriko txapeldun eta txapeldunordea dira.
Proba luzean (25.4 km) eta gizonetan, berriz, seigarren tokian sailkatu zen Julen Ozaeta durangarra (2.06.59) eta hamabigarren Markel Zamakona otxandiarra: 2.12.26.