Gure Esku Dagoren adierazpen egunak eskualdeko herrietan

Anboto 2016ko eka. 3a, 10:30
Erabakitzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea lotu zituen giza kateko irudia. G.Gaztelu-Urrutia

Erabakitzeko eskubidearen inguruko itunera bidean, datozen asteetan adierazpen egunak antolatuko dituzte Euskal Herriko hainbat herritan. Herri eta eskualdeko askotako adierazpena herri galdeketak izango dira.

Durangaldeko hainbat herri ere lanean dabiltza jomuga hori buruan, eta, bide horretan, urrats bat izango dira adierazpen egunak. Berrizen, gaur, 19:00etan, Olakueta plazan batuko dira, besteak beste, Seiurte —akustikoan— eta Etxeren musikak lagunduta.

Durangon domekan batuko dira, 12:30ean, Ezkurdin. Uda ostean herri galdeketarako sinadura bilketa hasteko asmoa dute, eta, bitartean, atxikimendura bilduko diren denekin familia argazkia osatzen dabiltza. Domekan familia argazkia bilbatzen jarraituko dute. Jan-
edana ere izango da.

Zornotzan domekan batuko dira, 12:30ean, Herriko plazan. 13:00etan aurreskua dantzatu eta adierazpena irakurriko dute hautestontziaren aurrean. 13:15ean herri kiroletan parte hartu ahalko da. Elkarlanean  edozer lortu daitekeela irudikatu gura da. Musika eta bertsolariak izango dira.

Abadiñon ekainaren 12an egingo dute. Zelaieta eta Matiena lotuko dituen korrikaldia egingo dute, Matienako plazan jai bategaz amaituko dena, 13:00etan. Korrikaldiko lekukoa eraman gura duenak: abadinogureeskudago@gmail.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!