Elorrio-Zornotza, herri artekoan aurrez aurre

Anboto 2016ko mai. 20a, 14:00

Asteburuan Bizkaiko herri arteko pilota txapelketako final laurdenak erabakiko dituzte. Durangaldeak oraindik hiru herri ditu lehian, Elorrio, Zornotza eta Abadiño, baina baliteke hurrengo faserako urratsa bakarrak ematea.

Alde batetik, Elorriok eta Zornotzak elkarren kontra dihardute. Joanekoan Elorriok abantaila hartu zuen: 2-1. Gazte eta nagusien mailako partiduak irabazi zituen. Itzuliko jardunaldia zapatuan, 16:30ean, jokatuko dute Zornotzan.

Abadiñok 2-1 galdu zuen Sestaora egindako bisitan. Nagusietakoa erraz irabazi zuen (1-22), baina gainerako biak alde handiarekin galdu zituen: 22-6 kadeteetan, eta 22-12 gazteetan. Itzuliko jardunaldia zapatuan, 11:00etan, jokatuko dute Abadiñon, Zelaietako frontoian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!