Apirilaren 4an aplikatutako Euskotenen tarifikazio sistema berriak Berriz eta Zaldibar Durangaldeko zonaldetik kanpo utzi ditu. Erabaki horren eraginez, Berriztik eta Zaldibartik Durangaldera egindako bidaiak nabarmen garestitu dira. Egoera honen aurrean bidaiariek kexa ugari bideratu dituzte Euskotrenera baita udaletxeetara ere. Era berean, kexa hori publiko egiteko elkarretaratzeak egin dituzte bi herrietan. EH Bilduk deituta, Berriztarrek protesta bidaia egin zuten joan zen barikuan. Zaldibartarrek ere ekimen horri helduko diote datorren barikuan.