Igoerarik ez! lelopean kontzentrazioak Zaldibarren eta Berrizen

Anboto 2016ko api. 8a, 20:34

Igoerarik ez! lelopean elkartaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean Zaldibarren eta Berrizen. Herri bietako EH Bilduko kideek deitu dituzte elkartaratzeak. Bi herrietan beraien desadostasuna adierazi dute euskotrenen tarifa berriengatik. Orain arte, Trañarekin batera egon diren zonaldetik atera dituzte bi herriak eta hemendik aurrera gehiago ordaindu beharko dute. Zaldibarko EH Bilduren hitzetan "tarifikazio berri honek ez du zentzurik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!