Trenean Berriz-Durango bidaia ordaindu barik egin dute tarifa berrien kontra protesta egiteko

Anboto 2016ko api. 15a, 19:41

Berrizko EH Bilduk deitu du protesta ekitaldia.

19:30ean Berrizko tren geralekuan jarri dute hitzordua. Durangorako lehenengo trena hartu eta Durangoko tren estazioan jaitsi dira. Estaziotik irten barik, hantxe bertan kontzentratu dira ‘Igoerarik ez!’ lelopean. Berrizerako hurrengo trena hartuta itzuli dira. Horrela, bidaia txartela erosi barik egin dute joan-etorria.

Euskotreneko tarifa berrien kontra protesta egiteko antolatu dute ekitaldia. Berriz —baita Zaldibar ere— orain arte Durango eta Traña Matienarekin batera tarifak zehazterako orduan zonalde berean zeuden. Tarifa berriekin ostera, Berriz Debarekin batera Gipuzkoako zonaldean sartu du Euskotrenek. Ondorioz, merkeagoa da Berriztik Debara joatea Traña Matienatik bidaiatzea baino.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!