Emakumeen Bira

Johansson garaile Emakumeen Birako lehen etapan

Anboto 2016ko api. 14a, 20:13

Emma Johansson eta Carmen Small

Emma Johansson suediarrak irabazi du Eskoriatzan hasi eta amaitu den lasterketa. Liderraren elastikoa, berriz, Carmen Smallek jantzi du.

Emma Johansson Wiggle taldeko txirrindulariak, erraz menderatu du Carmen Small esprintean. Bi txirrindulariak, ihes eginda iritsi dira Eskoriatzako helmugara, hurrengo taldetxoari 14 segundo aterata. Hirugarren postua, berriz, Giorgia Bronzinirentzat izan da. 

Nahiz eta atzo, azken momentura arte, osasun arazoak medio, Johanssonen partaidetza kolokan egon, horri buelta ematea lortu eta maila onean etorri dela erakutsi du irabazleak. Bigarren sailkatuak berriz, Smallek, lidertza kendu dio bere taldekide den Lotta Lepistori.  

Euskaldunei dagokienez, Ane Santesteban errenteriarrak bederatzigarren postuan helmugaratzea lortu du eta sailkapen nagusian 18en postura igo da. 

Biharko etapa Etxarri-Aranatzen hasi eta Urkiolako Santutegian bukatuko da. Lasterketa 15:30ean abiatuko dute eta amaiera 18:10 inguruan aurreikusita dago.

 

SAILKAPENA

1- Emma Johansson (WHT)................... 1:58:15

2- Carmen Small (CBT)...................... 0

3- Lotta Lepisto (WHT)..................14 segundora

4- Evelyn Stevens (CBT)................ 14

5- Amanda Spratt (AUS).......... 14

6- Katarzyna Pawlowska (DLT)..... 14

7- Ashleigh Moolman (CBT)................... 14

8- Edwige Pitel (MIC)................. 14

9- Ane Santesteban (ALE)............. 14

10-Malgorzta Jasinska (ALE)........ 14

 

EUSKALDUNEN SAILKAPENA

1- Ane Santesteban (ALE)............................ 02:03:07

2- Eider Merino (LTK)........................ 01:04

3- Lourdes Oyarbide (BDP).............................. 03:01

4- Ainara Elbusto (ESP)......................... 03:12

 

 

Hirugarren posturako borroka:

 

Ane Santesteban onenekin helmugaratzen:

 

Gaurko podiumeko argazkia: 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!