Max sarietako finalista da Gorakadaren 'Moby Dick'

Anboto 2016ko api. 13a, 09:00

Arte Eszenikoen Max sariketaren XIX. edizioko finalista izateko hautatu dute Gorakada taldearen Moby Dick antzezlana. Umeentzako obrarik onenaren saria eskuratzeko aukera du, beraz, Durangaldeko Gorakada taldeak. La Maquiné taldearen El pájaro prodigioso eta Ananda Dansa taldearen Pinoxxio obrak ere izendatu dituzte sail horretan.


Apirilaren 25ean, Madrilen egingo duten ekitaldian emango dute jakitera, hiruretatik zein den 2016ko umeentzako antzerki onenaren Max sariduna.

Dantza izango da, aurten, Max sarien ekitaldi horretan protagonista, eta Fernando Bernues eta Jon Maiaren zuzendaritza, eta Iñaki Salvadorren musika izango du ekitaldiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!