Izagirre, Herrada, Carthy eta Bilbao Zornotzako Klasikarako faboritoen artean

Anboto 2016ko api. 9a, 20:00

José Herrada, pasa den urteko irabazlea.

Bihar ospatuko da Zornotzako Udaberri klasikaren 62. edizioa eta aurtengo 15 taldeen artean, World Tour mailan dabilen Movistar eta UCI Continentaleko Caja Rural - Seguros RGA eta ONE Pro Cycling izango dira. 

Faboritoen artean, Euskal Herriko Itzulian aritu ezin izan duen Gorka Izagirre ormaiztegiarra et José Herrada pasa den urteko garailea daude Movistar taldetik. Bestalde, Caja Ruraleko Hugh Carthy ingelesak eta Pello Bilbao gernikarrak ere denboraldi hasieran erakutsi duten maila onarekin jarraitu nahi dute Zornotzako ibilbidean. Durangaldeko txirrindularien artean, Euskadi Basque Country - Murias taldean Mikel Bizkarra mañariarra, eta Aitor Gonzalez ermuarra izango dira. Azken honen herrikide den eta aurten Kolonbiako Manzanas Postobon taldearekin sinatu duen Peio Goikoetxea ere izango da biharko lasterketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!