Padelak gero eta harrobi sendoagoa du eskualdean

Anboto

50 gaztetxok parte hartu dute hastapen ikastaroan

Gero eta padelzale gehiago dago eskualdean. Urte gutxian, gorakada nabarmena izan du. Hainbat klub sortu dira, hauek txapelketak antolatu dituzte eta, oro har, padelerako kultura gorpuzten ari da, apurka. Bide horretan, harrobia lantzea da gakoetako bat. Fair Play Durangoko Padel Klubak eta Zornotzako Padeland azpiegituretako arduradunek umeentzako lehen hastapen jardunaldia antolatu zuten, joan zen asteburuan, eta 50 bat gaztetxok parte hartu zuten. Deialdiak jaso duen harrera zabala kontuan hartuta, laster beste jardunaldi bat antolatzeko asmoa erakutsi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!