Alvear pilotari gazte durangarra, Bizkaiko txapeldun trinketean

Anboto 2015ko abe. 22a, 16:00

Bizkaiko Trinket Banakako Txapelketako finalak jokatu ziren zapatuan Abadiñon, eta bertan, Alvear durangarra gailendu zen kadete mailan. Aspuru abadiñarrak ez zuen txapela lortu.

Alvearrek 30-4 irabazi zion Gonzalez gernikarrari, markagailuan emaitza argia utzita. Bestalde, Aspuru abdiñarra nagusietan lehiatu zen, baina 30-12 galdu zuen Ugarteren aurka.

Gazte mailan Azkarragaurizar izan zen txapeldun, eta nagusien 2. mailan Eraña.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!