Durangaldeak lau ziklo kros proba hartuko ditu urrian eta azaroan

Anboto 2015ko urr. 9a, 13:44

Euskadiko federazioak aurtengo ziklo kros egutegia argitaratu du. Hemezortzi probatik lau Durangaldean izango dira datozen asteetan.

Honako hauek dira Durangaldeko lau probak: Abadiñon urriaren 24an, Elorrion azaroaren 8an, Zornotzan azaroaren 15ean eta Berrizen azaroaren 28an. Beraz, azaroan, hiru asteburutan jarraian egongo da ziklo krosa eskualdean.  Berrizko proban Bizkaiko txapelketa jokatuko dute eta Elorriokoa Espainiako Koparako puntuagarria izango da.

Hona egutegi osoa:

2015/10/12: Urduña

2015/10/24: Abadiño

2015/10/25: Karrantza (1.33.4 - UCI C2)

2015/10/31: Laudio (Espainiako Kopa)

2015/11/01: Muskiz (Espainiako Kopa)

2015/11/07: Ametzaga de Zuia (Espainiako Kopa)

2015/11/08: Elorrio (Espainiako Kopa)

2015/11/14: Arbulo (Arabako txapelketa)

2015/11/15: Amorebieta-Etxano

2015/11/28: Berriz (Bizkaiko txapelketa)

2015/11/29: Lezama

2015/12/05: Asteasu

2015/12/06: Igorre (Espainiako Kopa)

2015/12/12: Arrasate

2015/12/13: Beasain (Gipuzkoako txapelketa)

2015/12/20: Oñati

2015/12/27: Legazpi (Euskadiko txapelketa)

2016/01/03: Ormaiztegi

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!