Silvia Trigueros abadiñarrak lehenengo postua lortu du Bi Handiak proban. 88 kilometro dauzka, eta Euskal Herriko ultratrail txapelketarako balio izan du gainera. Bestalde, Erlantz Zaldunbide iurretarrak sailkapen ederra eskuratu du Ehun Milak lasterketan. Laugarren sartu da, podiumetik minutu oso gutxira. 168 kilometro dauzka Euskal Herriko proba gogorrenetakoa denak. Astiro astiro, mendi korrikalari onenen artean lekua egiten dabil Zaldunbide.