Enpresa batean kobrezko piezak lapurtzea egotzita, atxilotu bi

Anboto 2015ko eka. 18a, 10:47

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Zaldibarko Olarreaga auzoko enpresa batean kobrea lapurtzen egotzita, gizon bi atxilotu zituzten, atzo, Zornotzan. 19 eta 24 urteko gizonezko bi dira atxilotuak.

Atxilotuek gidatzen zuten autoan kobrezko piezaz beteriko hiru kutxa topatu zituztela eman du Ertzaintzak jakitera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!