Etxebarri eta Azurmendi jatetxeak, munduko jatetxe onenen zerrendan gora

Anboto 2015ko eka. 2a, 10:19

Restaurant aldizkariak munduko berrogeita hamar jatetxe onenen zerrenda egiten du urtero. Bittor Arginzonizen Axpeko Etxebarri jatetxeak zortzi urte daroatza zerrendan, eta Eneko Atxa zornotzarraren Azurmendi iaz sartu zen. Bi jatetxeek postua hobetzea lortu dute: Etxebarri 34.postutik 13.postura igo da, eta Azurmendi, 26.postutik 19.era.

Ia mila kritikari gastronomikok emandako iritzia hartzen du kontutan Restaurant aldizkariak bere zerrenda egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!