Munduko 50 jatetxe onenen artean, Axpeko Etxebarri eta Eneko Atxaren Azurmendi

Anboto 2014ko api. 29a, 13:58

'Restaurant' aldizkariak egiten duen jatetxe onenen zerrendan daude Durangaldeko bi sukaldarien jatetxeak. Eneko Atxa zornotzarraren Azurmendi jatetxeak 26. postua lortu du eta Bittor Arginzonizen Axpeko Etxebarri jatetxeak 34.a

Axpeko Etxebarrik zazpigarren urtea du munduko jatetxerik onenen zerrendan. Iaz 44.postuan sartu zen, eta aurten hamar postu lehenago ipini dute. Atxa zornotzarraren Larrabetzuko Azurmendi jatetxea lehenengoz sartu da zerrendan, eta erdi inguruan sartu ere, 26. postuan. Horrez gainera, jatetxe iraunkorrenaren saria ere jaso du.

Hona hemen 'Restaurant' aldizkariak Azurmendi jatetxeari buruz idatzi duena, eta Axpeko Etxebarri jatetxearen gaineko idatzia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!