Joan zen zapatuan, Martxoak 31ko taldekideak Berrizko Estoldetan estudioan batu ziren. Egun bakar horretan batu ziren, taldearen ibilbidean esanguratsuak izan diren bost talderen bertsioak grabatzeko. Beste hainbat taldetako kideek ere kolaboratu zuten, tartean Zarama taldeko Roberto Mosok.
Lagun giroan batu ziren, presio barik. Grabaketa egunak hainbat irudi utzi zituen.