Euskadiko azpitxapeldun geratu da Isasi elorriarra pistan

Anboto 2013ko eka. 6a, 09:11

Joan zen asteburuan, pistako Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Donostiako Anoeta belodromoan, omnium modalitatean. Iurretako CAF Engineering taldeko Ziortza Isasi (17 urte, Elorrio) azpitxapeldun geratu zen Ane Iriarteren atzetik

Joan zen asteburuan, pistako Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Donostiako Anoeta belodromoan, omnium modalitatean. Iurretako CAF Engineering taldeko Ziortza Isasi (17 urte, Elorrio) azpitxapeldun geratu zen Ane Iriarteren atzetik.

 

Otsailetik pistako lasterketetan parte hartu barik zegoen Isasi, eta ia prestaketa barik aurre egin zion txapelketari. Omnium modalitatea bost probek osatzen dute: 200 metroak, scratch, jazarpen indibiduala, puntuazioa eta 500 metroak. Isasik jazarpen proba irabazi zuen. Iaz Espainiako txapelketan txapeldun geratu ziren Iriarte eta biak, abiadura olinpikoko modalitatean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!