Bizkaia-Durango taldea onenen artean aritu da Flecha Valona klasikan

Anboto 2013ko api. 18a, 10:12

Bizkaia-Durango taldeko Ane Santesteban txirrindulariak 22. amaitu zuen atzo. Anna Sanchis taldeburuak arazo mekanikoak izan zituen

Bizkaia-Durango taldeko Ane Santesteban txirrindulariak 22. amaitu zuen atzo. Anna Sanchis taldeburuak arazo mekanikoak izan zituen.

 

Belgikako Flecha Valona klasika bosgarren bider irabazi zuen atzo Marianne Vos herbeherearrak. Esprintean Elisa Longo eta Ashleigh Moolman gainditu zituen. Bizkaia-Durango taldeak Anna Sanchis eraman zuen taldeburu eta lasterketa amaitzeko 15 kilometroren faltan matxura mekanikoa izan zuen. Atzean geratu ondoren ahalegin handia egin zuen (Dorleta Eskamendi taldekidearen laguntzagaz) berriro lasterketa burura heltzeko. Azkenean, Ane Santesteban errenteriarra izan zen Bizkaia-Durango taldeko aurreneko txirrindularia eta baita lehenengo euskalduna ere 22. tokian. Beragaz batera helmugaratu ziren Joanne Hogan (26) eta Anna Sanchis (29). Eskamendi atzerago sartu zen, Sanchis lasterketa burura heldu zedin indarhustu ondoren.  Bizkaia-Durangoko arduradunek diotenez “oso pozik” daude taldearen lanagaz: “Azken unera arte lasterketa lehiatzen ibili dira”.

 

 

Marianne Vos helmugara heltzen: CJFoto.com

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!