Mallabiak eta Atxondok herri arteko txapelketa hasiko dute

Anboto 2013ko api. 26a, 14:07

Herri bi horiei lehenengo kanporaketa gainditu duten Iurreta eta Elorrio gehituko zaizkie Bizkaiko herri arteko txapelketan.

Herri bi horiei lehenengo kanporaketa gainditu duten Iurreta eta Elorrio gehituko zaizkie Bizkaiko herri arteko txapelketan.

Iurretak eta Elorriok Lezama eta Lekeitio kanporatu dituzte Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketako lehenengo kanporaketan. Beraz, Durangaldeak ordezkari denekin ekingo die final hamaseirenei. Iurretari eta Elorriori Mallabia eta Atxondo gehituko zaizkie bigarren kanporaketan.

Hauek dira bigarren kanporaketako joaneko partiduak:

-       Iurreta-Lemoa: Apirilaren 26an, 19:00etan Iurretako Olaburu pilotalekuan

-       Zeanuri-Elorrio: Apirilaren 26an, 19:00etan Zeanuriko pilotalekuan

-       Munitibar-Mallabia: Apirilaren 26an, 19:30ean, Munitibarko pilotalekuan.

-       Bilbao-Atxondo: Apirilaren 28an, 10:30ean, Bilbaoko pilotalekuan

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!