Herri artekoan, abantaila hartu dute Iurretak eta Elorriok

Anboto 2013ko api. 19a, 08:31

Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako lehen kanporaketako joaneko partiduak errentagarriak izan dira Elorrio eta Iurretarentzat. Partidu bi irabazi dituzte, eta bat galdu dute

Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako lehen kanporaketako joaneko partiduak errentagarriak izan dira Elorrio eta Iurretarentzat. Partidu bi irabazi dituzte, eta bat galdu dute.

 

Elorrio kadeteetan (1-22) eta seniorretan (2-22) nagusitu zitzaion Lekeitiori. Iurretakok kadeteetan (4-22) eta gazteetan (13-22) irabazi zion Lezamari. Beraz, aurrera egiteko aukera handiak dituzte herri bi-biek. Bueltako partiduak gaur jokatuko dituzte; Elorrion, 19:30etik aurrera, eta Iurretan, 21:00etan hasita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!