Dominaz beteta bueltatu dira Europako Txapelketatik

Anboto 2013ko api. 4a, 09:45

Durango Kirol Klubak uzta oparoa batu du Donostian jokatu den beteranoen Europako Txapelketan

Durango Kirol Klubak uzta oparoa batu du Donostian jokatu den beteranoen Europako Txapelketan.

 

Jose Luis Romerok (M-65) urrezko eta zilarrezko domina bana irabazi zituen 400 eta 200 metrotan. Begoña Martinezek zilarra lortu zuen pentatloian eta Floren Martinek (M-80) hiru brontze jantzi zituen 400, 800 eta 1.500 metrotan. Gainera, Romerok eta Ana Saizek erreleboetan ere lortu zituzten dominak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!