Durangaldeko herri batek bakarrik lortu du bigarren kanporaketa gainditzea. Hirugarrenean Atxondo lehiara sartuko da.
Normalean, herri arteko txapelketetan, joaneko jardunaldiak itzulikoan gertatu daitekeenaren erreferentzia ona izaten dira. Joanekoak galdu ondoren, ikusten zen Durangok, Iurretak eta Berrizek lan zailak zituztela eta azkenean kanporatuta geratu dira. Mallabiaren kasuan kontrakoa gertatu da. Etxean kadeteetako eta nagusietako partiduak erraz irabazita, beste hainbeste egin dute Basaurin eta final zortzirenetan egongo dira.
Asteburu honetanhasiko dira final zortzirenak. Mallabiak Zornotza izango du arerio eta Atxondok Arrankudiaga.
Bestalde, zestari dagokionez, Durangori aldapa gora ipini zaio Gernikaren kontrako kanporaketa. Etxean hiru mailetako partiduak galdu zituzten. Itzulikoak zapatuan jokatuko dituzte.
ITZULIKO EMAITZAK (PILOTA)
Basauri-Mallabia (1-2)
Kadeteak: 5-22
Gazteak: 22-0
Nagusiak: 4-22
Ortuella-Berriz (2-1)
Kadeteak: 22-8
Gazteak: 22-6
Nagusiak: 7-22
Sestao-Durango (2-1)
Kadeteak: 22-15
Gazteak: 22-0
Nagusiak: 12-22
JOANEKO NEURKETAK (FINAL ZORTZIRENAK)
Mallabia-Zornotza
Barikuan, 20:00etan, Mallabiko pilotalekuan
Arrankudiaga-Atxondo
Zapatuan, 18:00etan, Arrankudiagako pilotalekuan
ITZULIKO NEURKETAK (ZESTA)
Gernika-Durango
Zapatuan, 11:00etan, Gernikako pilotalekuan