Rienda anaiak fitxatu ditu Cafes Baquék

Anboto 2012ko mar. 16a, 12:25

Andaluziarrak dira. Gerardo Riendak Sopelana eta Urdulizko lasterketak irabazi zituen 2010ean. Bere anaia Alejandro Andaluziako txapelduna da gazte mailan.

Andaluziarrak dira. Gerardo Riendak Sopela eta Urdulizko lasterketak irabazi zituen 2010ean. Bere anaia Alejandro Andaluziako txapelduna da gazte mailan.


Fitxaketa hauekin Cafes Baquék osatutzat ematen du aurtengo taldea 15 txirrindularigaz. Gerardo Puente 1990ean jaio zen Granadan eta iaz euskal txirrindularitza egutegiko lasterketa bi irabazi zituen (Sopelan eta Urdulizen). Alejandro 1993an jaio zen eta gazte mailako Andaluziako txapelduna izateaz gainera, Gipuzkoako Klasikan bigarren sailkatu zen iaz.


Hauek dira Cafés Baqué taldea osatzen duten gainerako txrrindulariak: David Hidalgo, Odei Gil, Joaquin Pascua, Sergio Benítez, Alexander Bilbao, Ander Arranz, Unai Arranz, Alex García, Jon Quintanilla, Mario Arranz, Diego León, Jon González eta Víctor Puertas.

 

\"\"     \"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!