Bolantean erakutsi duten trebeziari dagokion saria

Anboto 2012ko ots. 11a, 10:28

Euskadiko eta Bizkaiko automobilgintza federazioen sari banaketa jaialdietan Durangaldeko hainbat pilotu eta kopilotu saritu zituzten

Euskadiko eta Bizkaiko automobilgintza federazioen sari banaketa jaialdietan Durangaldeko hainbat pilotu eta kopilotu saritu zituzten.

 

Euskadiko zein Bizkaiko federazioak jaialdi bana egin dute 2011 denboraldian nabarmendutako pilotu eta kopilotuak saritzeko. Tartean Durangaldekoak diren edo Durangaldeko eskuderietan dabiltzan hainbat pilotu daude.

 

Euskadiko Automobilismo Federazioaren jaialdia Zallako Zine Antzokian egin zuten, eta Durangalde Racing Elkarteko sarituak honako hauek izan ziren: Rallyetan, Axier Kortak gazte mailako kopilotuen saria eskuratu zuen eta Igor Ampudiak lehenengo klasekoa; rallysprintetan, Ander Barainka bigarren klasean saritu zuten; igoeretan, Oier Gorrotxategik Formula Libreko hirugarren sailkatuari dagokion garaikurra jaso zuen, eta Rafael Diaz Pulidok, berriz, historikoak saileko txapeldunarena.

 

Bizkaiko Automobilismo Federazioaren gala Gran Casino Bilbaon gauzatu zen. Han ere ez zen falta izan Durangaldeko kiderik: Igor Urien abadiñar gazteak Prototipoen Espainiako Txapelketari dagokion garaikurra jaso zuen; Iñigo Olabegogeaskoetxea pilotuari eta Aketza Santakoloma kopilotuari Espainiako Rally Txapelketako hiru lasterketetan lehiatu izana aintzatetsi zieten; German Agreda rallyetan (bigarren klasean) Bizkaiko onena izan da aurten. Azkenik, Gorka Silva zaldibartarrak rallyetako kopilotuen atalean hirugarren sailkatuari dagokion garaikurra jaso zuen.

 

Igor Ampudia, Ander Barainka eta Asier Korta, Euskadikoa Automobilismo Federazioaren aldetik ez eze, Bizkaiko Federazioaren aldetik ere sarituak izan ziren. 

 

Bizkaiko Automobilismo Federazioaren jaialdia:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskadiko Automobilismo Federazioaren jaialdia:

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!